domingo, 13 de diciembre de 2009

Pirateria = Sida

2009ko abenduaren 11an, Zientzia eta teknologia fakultatean dagoen paraninfora joan ginen, pirateria gaur egun duen egoerari buruzko hiltzaldi bat entzutera, David Bravo abokatuaren eskutik.

Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaidan, ez oso pisutsua eta aspergarria, azken batean, abokatuak kutsu ironiko eta umoretsuak erabili izan zituelako, konfiantza hartzen zuen heinean. Orokorrean hitzaldi oso interesgarria gai honi dagokionez; pirateriari aurre egiteko sortu diren legeak zeintzuk izan diren eman zituelako. Oso sinesgarria iruditu zitzaidan pirateriaren inguruan esandakoa. Izan daiteke, abokatua delako eta horrek nolabaiteko sinesgarritasuna ematen digulako gauzak sinesteko edo ez, eta horiek indartzeko, adibideak eman zituelako: epaiketa batean jamendo web orrialdeari buruzko izan ziren eztabaidak, umeak pirateriari buruzko antzerki baten bideoa, "capitan copyright"...

Hitzaldi honetan aipagarriena iruditu zitzaidana berak eginiko konparaketa hauek izan ziren:

Descargar musica =robar un banco
Internet = Tsunami

Grabar cedes = terrorismo
Ver una peli = lucrarse

No hay comentarios:

Publicar un comentario