jueves, 26 de noviembre de 2009

Erdara harturik maisu

Bustidura edo palatalizazio horiek oso zabalduta daude, Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere, baina badirudi gaurko gazteentzat oso zaila dela -ll- ahoskatzea. Aspaldi honetan, ill ahoskatu izateagatik, euskaraz arrotza den yeismoa zabaltzen ari da: mutiya, iyargia, iyun, langiye, dabiyela, zebiyen, oso zaya da, (bizkaitarrok saia entzunez gero, putrea ere uler dezakegu), bigarren mayan,... (bigarren mailan dagoela dioenak, zer esan nahi du? bigarren mahaian edo bigarren mailan?).

Egia da Gipuzkoan eta Bizkaiko leku askotako hizkeretan, batez ere, bustidurak automatikoak dira, baina Arratian, Galdakaon, Larrabetzun, Zeberion, Lezaman eta inguru horietan guztietan, -in eta -il kasuetan, ia ez da bustidurarik agertzen: (h)aginetako mine, arinago, mutile, makile, okile, ilun, katilu...

Zergatik ez irakatsi umeei, irakurtzen hasten direnean, idazten den bezala irakurtzen? Haurrei irakurketa erraztu egingo genieke eta hori ere oso ahoskera jatorra da, Lapurdin eta Nafarroako zenbait lekutan ere, Bizkaiko mendebaldekoon eran, mutila, makila, mila, langileak... esaten baitute.

Kontua da, yeismoa zabaldu denetik, hau da, y grekoaren moduan ahoskatzea euskeraz bere barra-barra hedatu dela. Txarto esandako berbak dira, ez euskera batuaren akatsa, baina joera erderaren bideetara egitea da. Gainera, yeismoa ekiditea kazetariek bultzatu behar duten eta atxeki behar dioten zeregin edo joera da.

viernes, 20 de noviembre de 2009

Facebook bidezko aragazkilaritza lehiaketa antolatu du Guggenheimek

Fran Lloyd Wright arkitektoaren erakusketaren baitan dago lehiaketa eta izena emateko epea 2010eko urtarrilaren 31an amaitzen da.

Bilboko Guggenheim museoak "Arkitektura eta ingurunea" argazkilaritza lehiaketa jarri du martxan Facebook sare sozialean duen orrian. Fran Lloyd Wright arkitekto amerikarraren erakusketaren harira jarri dute martxan.

Museoak agiri batean jakinarazi duenez, lanak jasotzeko epea 2010eko urtarrilaren 31ean amaitzen da.

Nazioarteko lehiaketa da eta Samsungen laguntza du. Eraikuntza, eraikin eta elementu arkitektonikoak pasaietako integrazioan barneratzea argazkien bitartez, Wrightek egin bezala, da helburua.

Argakilari zaletuak zein profesionalek parte har dezakete. Horretarako Guggemheimen Facebook taldera igo behar dira argazkiak, esan bezala, pasaia eta arkitektura uztartuz. Reflex kamarak, kamara digitalak eta mugikorrak erabili daitezke.

Azaroaren 23tik aurrera, astelehen oro, Fran Lloyd Wrighten micrositean eta Facebook taldean, astero argazkia aukeratuko dute.

viernes, 13 de noviembre de 2009

50eko hamarkada, Oteizaren ikuspuntutik

'Oteizaren itzala 50 urteetako espainiar artean' izeneko erakusketa inauguratu dute Oteiza Museoan. Garaiko artistekin izan zuen "erlazioa eta norgehiagoka" dago aztergai.

'Oteizaren itzala 50 urteetako espainiar artean' izeneko erakusketari hasiera eman diote gaur Oteiza Museoan. Euskal eskultorearen monografia luze bat argitaratuko dute eta XX. mendeko lengoaia artistikoa berritzen izan zuen papera aztertuko dute.

"1948tik 50eko hamarkada igaro arteko garaiaren zeharkako ibilbidea da" honakoa eta garaiko artista garrantzitsuenekin zuen "erlazioa eta norgehiagoka estetikoa" azaltzen saiatuko dira.

Angel Ferrant edo Eduardo Chillida bezalako artisten 48 lan daude guztira Altzuzako museoan. Hiru atal ditu: atarikoa, bilguneak eta testuingurua. Oteizak bere estetika garatzen duen sinergia testuinguru komuna, forma berritzeko borondate argi batez blaitutako topaketak eta eraginak proiektatzen dira.

Proiektu honen barnean, izen bereko lan bat argitaratuko da, Jorge Oteizak berrogeita hamarreko urteetan garatu zuen jarduera artistikoari buruz Alfonso de la Torrek egin azterketa zabala jasotzen duena bera. Honen osagarri, bi dokumentu eranskin, proiektu honetan dauden artistetako batzuen 11 testu originalez osatu aukeraketa batez eta Oteizak idatzi edo berari bidali hogei bat gutunez, Museoaren Dokumentazio Zentrotik atera baitira.

viernes, 6 de noviembre de 2009

Indiari buruzko zinema-zikloa Artiumen

Autore zinema, dokumental independienteak eta bideo-sorkuntza izango dira eta Bollywoodeko sorkuntza eta susperraldia aztertuko dute.













Artiumek Indiako a
utore zinema, dokumental independienteak eta bideo-sorkuntza (1899-2008) zinema eta bideo zikloa aztertuko du. Indiako historiaren, kulturaren, artearen eta gizartearen errepasoa eginez. XIX. mendearen bukaeran, kolonialismoa bete-beteam zegoela zinematografoa sartu zenetik gaur arte. Gaika antolaturiko hamaika programak osatzen dute zikloa, eta horietarako Juan Guardiola zikloaren komisarioak, indiar jatorriko zazpigarren artearen lan adierazgarrienetakoak aukeratu ditu hala britainiarren mende zegoen India nola gaurkoa ezagutzeko aukera emateko.

India, izan ere, gizarte dinamikoenetakoa da, bai kulturaren, bai gizartearen eta baita ekonomiaren arloan ere. Ni eta bestea (Iparra aretoa, otsailaren 7 arte) erakusketarekin loturik dagoen ziklo hau, datorren ostegunean hasiko da, azaroaren 5ean, Juan Guardiolak aurkezpen-hitzaldi bat emango duen doako saio batekin. Gainerako saioen prezioa 2 eurokoa da eta ziklo osorako txartela, 12 eurokoa. Artiumen kide elkartuak doan sartuko dira.

India 1.150 milioi biztanle dituela, lurreko bigarren herrialde jendeztatuena da Txinaren ondoren, eta pelikula ekoizle handiena, alde handiarekin, urtean mila baino gehiago egiten baitira. Aldi berean, iragan kolonialak baldintzatutako herria da eta kontraesanez betea, gizartearen eta kulturaren aldetik oso konplexua, -400 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira bertan eta horietatik 22 ofizialak dira-, potentzia nuklearra, munduko aberatsenen artean bi izen dituen eta biztanleen herena pobretasunaren atalasean bizi duena. Nolanahi dela ere, lurbira osoko gizarte ekonomikoki dinamikoenen artean dago.