viernes, 20 de noviembre de 2009

Facebook bidezko aragazkilaritza lehiaketa antolatu du Guggenheimek

Fran Lloyd Wright arkitektoaren erakusketaren baitan dago lehiaketa eta izena emateko epea 2010eko urtarrilaren 31an amaitzen da.

Bilboko Guggenheim museoak "Arkitektura eta ingurunea" argazkilaritza lehiaketa jarri du martxan Facebook sare sozialean duen orrian. Fran Lloyd Wright arkitekto amerikarraren erakusketaren harira jarri dute martxan.

Museoak agiri batean jakinarazi duenez, lanak jasotzeko epea 2010eko urtarrilaren 31ean amaitzen da.

Nazioarteko lehiaketa da eta Samsungen laguntza du. Eraikuntza, eraikin eta elementu arkitektonikoak pasaietako integrazioan barneratzea argazkien bitartez, Wrightek egin bezala, da helburua.

Argakilari zaletuak zein profesionalek parte har dezakete. Horretarako Guggemheimen Facebook taldera igo behar dira argazkiak, esan bezala, pasaia eta arkitektura uztartuz. Reflex kamarak, kamara digitalak eta mugikorrak erabili daitezke.

Azaroaren 23tik aurrera, astelehen oro, Fran Lloyd Wrighten micrositean eta Facebook taldean, astero argazkia aukeratuko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario