viernes, 6 de noviembre de 2009

Indiari buruzko zinema-zikloa Artiumen

Autore zinema, dokumental independienteak eta bideo-sorkuntza izango dira eta Bollywoodeko sorkuntza eta susperraldia aztertuko dute.













Artiumek Indiako a
utore zinema, dokumental independienteak eta bideo-sorkuntza (1899-2008) zinema eta bideo zikloa aztertuko du. Indiako historiaren, kulturaren, artearen eta gizartearen errepasoa eginez. XIX. mendearen bukaeran, kolonialismoa bete-beteam zegoela zinematografoa sartu zenetik gaur arte. Gaika antolaturiko hamaika programak osatzen dute zikloa, eta horietarako Juan Guardiola zikloaren komisarioak, indiar jatorriko zazpigarren artearen lan adierazgarrienetakoak aukeratu ditu hala britainiarren mende zegoen India nola gaurkoa ezagutzeko aukera emateko.

India, izan ere, gizarte dinamikoenetakoa da, bai kulturaren, bai gizartearen eta baita ekonomiaren arloan ere. Ni eta bestea (Iparra aretoa, otsailaren 7 arte) erakusketarekin loturik dagoen ziklo hau, datorren ostegunean hasiko da, azaroaren 5ean, Juan Guardiolak aurkezpen-hitzaldi bat emango duen doako saio batekin. Gainerako saioen prezioa 2 eurokoa da eta ziklo osorako txartela, 12 eurokoa. Artiumen kide elkartuak doan sartuko dira.

India 1.150 milioi biztanle dituela, lurreko bigarren herrialde jendeztatuena da Txinaren ondoren, eta pelikula ekoizle handiena, alde handiarekin, urtean mila baino gehiago egiten baitira. Aldi berean, iragan kolonialak baldintzatutako herria da eta kontraesanez betea, gizartearen eta kulturaren aldetik oso konplexua, -400 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira bertan eta horietatik 22 ofizialak dira-, potentzia nuklearra, munduko aberatsenen artean bi izen dituen eta biztanleen herena pobretasunaren atalasean bizi duena. Nolanahi dela ere, lurbira osoko gizarte ekonomikoki dinamikoenen artean dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario