martes, 9 de febrero de 2010

Lisboan ikusgai izango da Asier Mendizabalen obra

Artista ordiziarraren 19 lan jarriko dituzte 1999tik iaz arte egindakoak.


Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) artistaren obra ikusgai izango da Lisboan larunbatetik aurrera, zehazki, Portugalgo Caixa General de Depositos kutxaren Culturgest fundazioaren egoitzan. 1999tik iaz arte egindako 19 lan eramango ditu Mendizabalek Lisboara, hots, hamarkada oso baten emaitza. Oro har, politika eta artearen arteko lotura aztertu du Mendizabalek lan horietan, bereziki, punk-rock mugimendutik eta ezkerreko aktibismotik abiatuta.

Bartzelonako Arte Garaikideko Musoean ere izan zuen antzeko erakusketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario